Martxoaren 4an itxi dute behin betiko Kutxabankeko Izarrako bulegoa, eta horren aurrean bere haserrea erakutsi du Urkabustaizko Udalak. "Behin betiko itxiera horrek landa ingurunea alde batera uzteko beste neurri bat dakar, eta zerbitzuak ezinbestean murriztea, gero eta zailagoa baita landa guneetan biztanleria finkatzen lagunduko duten ekintzailetza eta inguruneari lotutako jarduera ekonomikoak sortzea".
Udalak gogoratu du 2019 eta 2020 urteetan herritar talde batek kontzentrazioa egin zuela Izarrako bulegoaren aurrean, astelehenero, aurreikusitako itxiera salatzeko, eta aste bakar batean 350 sinadura baino gehiago bildu zirela, astean gutxienez hiru egunetan bulegoa berriro irekitzea eskatzeko. Kutxabankek, bere aldetik, ziurtatu zuen arretaren murrizketa hori ez zela izango bulegoa behin betiko ixteko lehen urratsa.
"Beste behin, –esan du udalak– langileak alde batera utzi dira, eta kapitala da baldintzak ezartzen dituena".