Bi ehiztari identifikatu dituzte bala batek Berrikaoko etxe batean jo ondoren

Erredakzioa 2025ko ots. 24a, 15:21

Bi ehiztari identifikatu ditu Ertzaintzak.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, baimendutako uxaldi batean parte hartzen ari ziren ehiztariak.

Ertzaintzak bi ehiztari identifikatu ditu, larunbat goizean, Berrikaoko etxe bateko leiho batean bala galdu batek jo eta gero. Poliziaren iturriek ziurtatu dutenez, ezbeharrak kalte materialak baino ez ditu eragin; izan ere, balak etxebizitzako leiho bateko kristala hautsi du, eta etxebizitzan sartu da, baina ez du inor zauritu.

Segurtasun saileko iturriek adierazi dutenez, 11:07an gertatu da ezbeharra, eta Zigoitian basurdeak hiltzeko egiten ari ziren baimendutako uxaldi batetik zetorren galdutako bala. Ertzainak bertara joan dira, uxaldian parte hartzen ari ziren ehiztarietako bi identifikatu dituzte, eta ikerketa abiatu dute gertakaria nola gertatu den jakiteko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago