Irudiak: PHOT.OK
"Hau da Arabako sagardo berria". Hitz horiekin zabaldu dute goizean Aramaioko Iturrieta sagardotegian Arabako txotx denboraldia. Hazien Sarea elkarteari egokitu zaio "ohorea", eta taldeko kideak izan dira denboraldiko lehen sagardoa dastatu dutenak; gainera sagarrondoa landatu dute, Juanjo Peciña sagardogilearen eskutik. Arratsaldean, Aramaio inguruko lagunak igo dira Peciñaren baserrira sagardo berria dastatzera.
Iturrietarekin batera, Kuartangoko sagardotegiak eta Trebiñuko Askartzakoak ere zabalduko dituzte kupelak asteburu honetan, 2025eko sagardo berriarekin. Peciñak adierazi duenez aurtengo uzta handia izan ez den arren sagardo "ona" dator.