Bilbo eta Madril arteko bidaia egiten ari zen Alvia motako tren bat errailetik irten da, gaur goizean, Goiuri parean, tunel batetik igarotzen ari zenean. Orotara, 96 bidaiari zihoazen trenean, baina ez da zauriturik izan, ADIFen arabera.
Goizeko 08:30ak aldera jazo da ezbeharra, eta bidaiariak ordu pare batez mugitu ezinda geratu dira bertan, Miranda Ebrotik bertaratutako tren batek jaso dituen arte.
Ondorioz, Izarra eta Inoso-Oiardo arteko geltokien arteko zirkulazioa etenda dago uneotan, tarte horretan errei bakarreko trenbidea dagoelako. Gertakariaren lekura Gasteizko suhiltzaileak joan dira, bai eta ADIFeko beharginak ere.