IBZ Ikerkuntza eta Berrikuntza Zentroa "dinamizatu eta indartzeko" asmoa agertu du gaur Aramaioko Udalak. Erakundeak ohar batean ezagutzera eman duenez, "herrian lehen sektoreari edo orokorrean landa eremuari loturiko jardueren bilgune eta garapen gune izan behar" du Mendixolako IBZk.
Hala, udalak jakinarazi du eraikinaren bigarren solairua egokituko duela "lehen sektoreko jarduerentzako espazio administratibo moduan" egokitzeko. Aurreratu dutenez, bilerak egiteko edota esperientziak elkar trukatzeko erabili ahalko da solairu hori.
Herriko eragileei dei egin die udalak, eraikinean izan ahal duten interesaren berri izateko. Behin lehen sektorearen asmoak jasota, bigarren fase bati ekingo diote, eraikina "dinamizatzeko".