Herriko frontoian agertutako pintaketen harira haserrea agertu du Aramaioko Udalak. Erakundeak ohar batean salatu duenez, atzo auzolanean margotutako frontoian pintaketa berri bat agertu da gaur.
"Ez da posible atzo norbere egitekoak alde batera utzi eta auzolanera hurbildu ziren herritarrei honela errespetua galtzea", adierazi du udalak. Erakundea kexu azaldu da frontoiak berdez margotuta "egun bat ere" ez duelako iraun. Hori dela eta, "haserrea" agertu dute. "Kalean pintaketak egin eta egotetik harago doa kontu hau, eta horregatik eskatzen dizuegu, mesedez, ez egitea eta ez onartzea horrelakoak gertatzerik", adierazi dute.