Egunari hasiera emateko Bixente Goikoetxea plazatik kalejira abiatuko da 12etan. Kalejira honetan, bertaratutako musikari guztiek hartuko dute parte: albokariak, pandero joleak, txistulariak, trikitilariak... Bazkalostean, bildurako musikarien bat-bateko joaldiez gozatu ahal izango dugu eta arratsaldean Haizem@n albokari elkarteak eskainitako LA alboka bat zozkatuko da. 18:00etan Tik-tak ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu Imaginaciones NAI-ren eskutik. Kontzertua 19:00etan hasiko da, Besaide, Ursaria eta Intxixu taldeekin eta txozna eta bokatak izango dira aukeran.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.