Saio honek hainbat helburu ditu. Batetik, “Aukera Energetikoak” izeneko proiektuan egindako azterlanaren emaitzak jakinarazi nahi dira. Azterketa horretan, Aramaiok autokontsumorako energia berriztagarria sortzeko zer gaitasun duen neurtu da, udalerriko eraikinen egoera eta ezaugarriak kontuan izanda. Bestetik, Udalak aprobetxatuko nahiko luke abagunea energiaren inguruko hausnarketa egiteko. Eta azkenik, herri mailan martxan jarri nahi den energia talde eragilea sortzeko abiapuntu gisa planteatzen du Udalak hitzaldi hau. Aritz Ameztegik, Debagoiena 2030eko teknikariak, gidatuko du.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.