Gorbeia eskolaren patio inklusiboa garatzeko laguntza jaso dute

Erredakzioa 2024ko mar. 11a, 08:56

Gorbeia eskolako patioa gero eta inklusiboa da. Argazkia: GORBEIA ESKOLA

Eskalada, igoera eta oreka egitura berriak, hareazko kaxak, zentzumen gune bat, egurrezko txabola bat eta ur eremu bat jarriko dituzte.

Gorbeia Eskolako jolastokian 2015 urtetik aurrera hasi ziren aldaketak egiten, etenik gabe, patio inklusiboa eta hezitzailea bilakatzeko. Prozesuak bultzada handia jaso du orain, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 45.978 euroko diru laguntza eman baitu patioa sendotzeko.

Hala, datozen bi urteetara begira, lehendik zeudenak zaintzeaz eta hobetzeaz gain, joko eta instalazio berri gehiago altxatuko dira, hala nola eskalada, igoera eta oreka egitura berriak, hareazko kaxak, musika gunea duen zentzumen gune bat, egurrezko txabola bat (tippi) eta ur aldaketak dituen ur eremu bat.

Patioaren aldaketa prozesua 2015ean hasi zen, eta 2018an nabarmen indartu zen, udalak, gurasoen elkarteak, klaustroak, familiek, ikasleek eta ikastetxeko beste langile batzuek osatutako batzorde bat sortuta. Talde horrek elkarrekin lan egin du eskolako jolastokia leku hezitzaile eta inklusibo bihurtzeko, eta azken bost urteetan aurrerapauso handiak eman dira. Azken urte honetan, adibidez, mahaiak eta bankuak, armiarma-sarezko hamakak, askotariko erabilerak dituzten egitura iraunkorrak eta slackline natural bat jarri dira.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago