Landa eremuko ostalaritzak inguruan duen rol garrantziaz jabeturik, Gorbeialdeko Kuadrillako euskara eta berdintasun zerbitzuek esparru horretan euskara eta berdintasuna bultzatzeko Konpromisotik kanpaina abiatu dute.
"Elkarrekin egoteko, biltzeko, harremanak egiteko eta sendotzeko funtsezko gune bat eskaintzen digute" ostalariek, nabarmendu dute antolatzaileek kanpaina aurkezteko oharrean. Sinetsita daude euskarak eta berdintasunak "lekua izan behar" dutela bertan, herritarrak "eroso" egoteko.
Kanpainaren abiapuntu modura, bideoa bat grabatu dute hainbat ostalarik. Bertan agertzen diren lagunen izenak honakoak dira: Susana (Zuia Plaza kafe, Murgia), Lucia (Lola Enea, Izarra), Itziar (Eki, Aramaio), Amaia, Alfredo eta Maialen (Errekatxo, Akosta) eta Eneko (Mi castillo de arena Ekotaberna, Zurbao).
Hartutako konpromisoen adierazle, hainbat ostalaritza zerbitzuk tik bat jarri dute beren negozioetan. Kuadrillako teknikariek aurreratu dute eskualdean dauden 60 inguru taberna eta jatetxeri egingo dietela kanpainara batzeko gonbidapena.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!