Kargua utzi du Iban Herrarte Aramaioko alkateak

Erredakzioa 2023ko abe. 5a, 13:45

Iban Herrarte. Argazkia: ARAMAIOKO UDALA

Udalak gaur ezagutzera eman du Herrartek alkate izateari utziko diola "arrazoi pertsonalak" direla eta. 

Iban Herrarte Aramaioko alkateak (EH Bildu) kargua utzi du, "arrazoi pertsonalak" adierazita, udalak gaur ohar batean zabaldu duenez. 

Aurreratu dutenez, "datozen egunotan" ekingo diote udaleko lan taldea "berregituratzeko lanari". Alkate berria izendatu bitartean, Martin Arriolabengoa alkateordeak izango du aginte makila. Herritarrei aldez aurretik "barkamena" eskatu diete sortu daitezkeen eragozpenengatik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago