Otsoa Eribeko berretsi dute Gorbeialdean

Erredakzioa 2023ko urr. 4a, 10:30
Otsoa Eribeko, Gorrotxategi, Basterra eta Gorbeña, atzoko ekitaldian. Argazkia: BBNN.

Javier Gorbeña Zigoitiako alkatea izango da kuadrillako presidenteordea.

Agustin Otsoa Eribeko (Zuia, EH Bildu) Gorbeialdeko Kuadrillako orain arteko presidentea berriro aukeratu dute kargurako. Javier Gorbeña (Zigoitia, EAJ) aukeratu dute presidenteorde. 

Arratzua-Ubarrundia, Urkabustaiz, Zuia, Legutio, Zigoitia eta Aramaioko udaletako ordezkariek legegintzaldi berri honetarako  kuadrilla osatu dute, Zuiako udaletxean atzo egindako batzar batean.

Besteak beste, bilkuran parte hartu dute Lurralde Orekako diputatu Anartz Gorrotxategik, Zuiako alkate Unai Gutierrezek, Batzar Nagusietako presidente Irma Basterrak eta Batzar Nagusietako prokuradoreek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide