'Gorbeialdean behin' asmatu dute, astebetez

Erredakzioa 2023ko ira. 26a, 10:24
Sare sozialen bitartez zabalduko dute esteka. Argazkia: ALEA

Klimaz eta energiaz egunean behin bi galdera erantzun beharko dira, Gorbeialdeko udal eta erakunde publikoen sare sozialetatik zabalduko duten esteka baten bidez. 

Asteklimako IV. edizioari dagozkion ekimenen artean Gorbeialdeko kuadrillak Gorbeialdean Behin lehiaketa martxan jarri du. Klima eta trantsizio energetikoari buruzko lehiaketa da. Astean zehar, hilaren 25etik 30era, sare sozialen bidez partekatuko den esteka baten bidez energia eta klimari buruzko bi galdera egingo dituzte. Bata orokorra izango da, eta, bestea, Gorbeialdean zentratutakoa. 

Egun bakoitzean bi sari banatuko dira: 30 euroko bonua parte hartzen duten guztien artean, eta 60 eurokoa bi galderak zuzen erantzun dituztenen artean.

Koadrillak martxan jarri dituen lehiaketa guztietan bezala, bonuak Gorbeialdeko denda batean gastatzeko izango dira. Oinarri osoak hemen kontsultatu daitezke.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide