Laster bueltan izango da Iraultza Txikien Akanpada (ITA), Euskal Herriko herri mugimenduen topagunea. Aurtengoa hirugarren edizioa da, eta Araban izango da, Izarrako (Urkabustaiz) Ostuño parkean, uztailaren 19tik 23ra.
Asteazkenetik igandera, bost egunez, askotariko borrokak eta esperientziak elkarbanatuko dituzte Gorbeialdeko udalerrian. Besteak beste, herri mugimenduen azoka jarriko dute egun guztietan, eta, horrez gain, umeentzako tailerrak eta jarduerak, mahai-inguruak, hitzaldiak, kontzertuak, kultur emanaldiak, auzolanak, otorduak eta mendi martxak egingo dituzte, baita horma-irudi kolektibo bat ere.
Lehen edizioa 2018an antolatu zuten Zubietan (Gipuzkoa), eta bigarrena, berriz, 2021ean Artean (Bizkaia). Lehen aldiz Araban egingo dute aurten, eta Izarra aukeratu dute "landa eremuari eta herriko txikitasunari" garrantzia emateko.
Egun guztietan edo egun solteetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago jada, ita.eus webgunean martxan jarritako galdetegiaren bidez. Gainera, zalantzak argitzeko iraultzatxikienakanpada@gmail.com helbide elektronikora idazteko aukera dago.
EGITARAUA