Gerra Zibileko jaurtigai bat neutralizatu dute Legution

Erredakzioa 2023ko mar. 13a, 17:00
Desaktibatutako lehergailua. / Argazkia: ERTZAINTZA

Legutioko baso batean aurkitu dute 90 milimetroko artilleriako jaurtigaia. Ertzaintzako espezialistek erretiratu dute, Berroziko instalazioetan leherrarazteko.

Igande eguerdian, Legutioko baso batean jaurtigai bat izan zitekeena —ustez, obus bat— aurkitu zuela jakinarazi zuen partikular batek. Ertzaintzako Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak aztertu du objektu lehergarria: Gerra Zibileko obus apurtzaile bat zen, 90 milimetroko kalibrekoa, 360 milimetroko luzera eta bederatzi kilogramoko pisuarekin.

Ertzainek jaurtigaia erretiratu zuten, eta, arriskutsua izan zitekeenez, Berroziko egoitzara eraman zuten, bertan modu kontrolatuan leherrarazteko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide