35 milioi euro bideratuko dituzte Zaroko presa egiteko

Erredakzioa 2023ko ots. 15a, 10:23
URA eta kuadrillako ordezkarien arteko bilera izan da, proiektuaren berri emateko. IREKIA

URA agentzia Gorbeialdeko toki erakundeetako ordezkariekin bildu da, ur hornidura hobetzeko proiektu baten berri emateko. Eskualdeko herrien aspaldiko eskaera da arazoa konpontzea. 

URA agentziak Gorbeialdeko kuadrillako herrien hornidura berritzeko proiektua aurkeztu die kuadrillako toki erakundeetako ordezkariei, Jaurlaritzaren erakunde publikoak ohar batean ezagutarazi duenez. 

Proiektuak 0,5 hektometro kubikoko presa bat eraikitzea aurreikusten du —50 milioi litro inguru—, bai eta ura edangarri bihurtzeko estazio bat egitea zein ur hoditerietan berrikuntzak egitea ere. Orotara, proiektuak 35 milioi urteko inbertsioa aurreikusten du.

URAk ohartarazi duenez, "dagokion prozedurari jarraitu beharko dio" proiektuak, behin betiko onartu ondoren lizitatu arte. Agentziaren arabera, "emari ekologikoak errespetatuko dira". Oharrean kokapena zehaztu ez badute ere, aspalditik Zaron egiteko proiektua dago, eta kokapen hori agertzen da ere Jaurlaritzak zabaldu duen aurkezpenaren argazki batean.  

Eskualdeak duen "egiturazko ahultasun bati" erantzun nahi diola azaldu du URAk. Kuadrillako herrietan aspaldikoak dira ur hornidurarekin dauden arazoak, batez ere lehorraldiak gertatzen direnenean. Zuiako eta Urkabustaizko alkateek behin baino gehiagotan eskatu dute arazoari konponbide bat eman behar zaiola. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide