Urkabustaizen euskarari bultzada emateko lanak ez du etenik: eguneroko lana da. Hala ere, noizean behin ondo dago geldiune bat egin, patxada apur bat hartu, eta gure buruari galdetzea: Zer etorkizun opa diogu euskarari gure udalerrian?. Urkabustaizko Udala eta Gorbeialdeko Kuadrilla euskararen normalizazio-lanen fase berri batean sartuko dira 2023an. Euskara plan berriak egiteko garaia da, eta horrek gauza batzueri buruz pentsatzea eskatzen du.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.