Euskara teknikaria behar dute Aramaion

Erredakzioa 2022ko abe. 21a, 11:32
4. hizkuntza eskakizuna beharrezkoa izango da. ARAMAIOKO UDALA

Aldi baterako ordezkapen bat egiteko lan erdian arituko den pertsona baten bila ari dira.  

Aramaioko Udala bertako euskara teknikaria lanaldi erdian ordezkatuko duen pertsona baten bila ari da. Aurreratu dutenez, honako zereginak izango du lanpostuak: euskararen inguruan ekimenak aurrera eramatea, bertako eragileei horretan laguntzea, postuari dagokion tramitazio eta lan administratiboa egitea, eta baita udalaren komunikazioan laguntzea ere.

Eskatzaileak lizentziatura, gradua edo baliokidea izan beharko du, bai eta 4. hizkuntza eskakizuna ere. Horrez gain, lanpostuarekin zerikusia izango duen eskarmentua baloratuko dela iragarri dute.  

Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda egotea ere nahitaezkoa izango da, eta lan zerbitzu horren bitartez tramitatuko dira eskariak.

Eskaintza horretaz gain, hiru hilabetetarako eta lanaldi erdian arituko diren bi peoi ere kontratatuko dituzte. Horiek espazio eta eraikin publiko eta espazio berdeen mantenu eta egokitzapena, eraikuntza, lorezaintza eta antzeko lanak egingo dituzte, eta Lanbide bitartez ere jasoko dituzte eskariak, hilaren 26ra arte. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide