2022/12/23 19:00 - 20:00

ANTZERKIA

'Zuhaitzak landatzen zituen gizona', Gorakada antzerki taldea

'Zuhaitzak landatzen zituen gizona', Gorakada antzerki taldea
Izarrako antzokia, Gorbeialdea Urkabustaiz

Istorio zoragarri honen protagonista Elzéard Bouffier da, asmatutakoa izan arren benetakoa izan zitekeen artzaina. Provenzako landa batzuetan aurkituko dugu Elzéard, zuhaitzak landatu eta landatu. Hala, behinola paraje mortu izan zena landarez eta biziz betetako berdegune bihurtuko du. Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean murgilduta dauden bi pertsonaren arteko topaketa ikusiko dugu: batetik, artzain bat, bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko lanean buru-belarri diharduena; eta, bestetik, gazte bat, bere buruaren bila ari dena. Egilea: JEAN GIONNO.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide