2022/11/08 18:00

IKUSKIZUNA

[HAZIARABA 2022] 'Zerupean', Paraiso Antzerkia

[HAZIARABA 2022] 'Zerupean', Paraiso Antzerkia
Kultura etxea, Gorbeialdea Aramaio

Izarrak gauez ateratzen dira, haurrek lo egiten dutenean. Zeruan geldirik geratzen dira eta lotan dauden bitartean begiratzen diete. Ipuin sentsorial hau jende gutxi- rekin garatuko da, hitz gutxi erabiliz, familiak zerupean kokatzen diren gune txikiz osatutako giro eszenografikoan. Aktore batek lau izarrek uzten dituzten dohainak erakusten ditu. Horiek ibaietako ura; argitzen duen argia; lurra, koloreekin; eta airea, arintasun eta bizitasunarekin, dakartzate. Ura, argia, lurra eta airea dira bi- zitzaren osagaiak. Izarrek mundu txiki bat oparitzen digute, eta horrekin jolasean aritu gaitezke helduak zein txikiak. Informazio eta erreserbak  Aramaioko Udala 945 445 016.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide