Urriaren 2an bueltan izango da Zuiako Ganadu Azoka

Erredakzioa 2022ko ira. 22a, 18:40
Abereen erakusketa izango da azokaren atrakzio nagusia. / Argazkia: BBK FUNDAZIOA

Zuiako haraneko XXVIII. Ganadu Azoka egingo dute Murgian urriaren 2an, igandean, hainbat urteko etenaldiaren ostean eta berrikuntza batzuekin.

Azoka 10:00etatik 15:00etara bitartean izango da zabalik, eta aurtengo edizioan, lehen aldiz, bereizitako hiru espazio egongo dira: abereen erakusketa, nekazaritzako eta eraldatutako produktuak, eta artisautza. Gainera, lehendabizikoz, umeen txokoa egongo da ere.

Udalak erabaki du birsalmenta debekatzea, bertako ekoizleei eta bertan ekoiztutakoari protagonismoa emateko asmoz. Azokaz gain, bertako produktuen dastaketa, motozerra bidezko zura taila tailerra, suaren bidezko forja erakusketa, sentsibilizazio jarduerak eta haurrentzako gune bat izango dira, besteak beste.

Azokan parte hartzeko ekoizle zein egileen izen-ematea zabalik dago oraindik, zuiakoudala@ayto.araba.eus helbide elektronikoaren bitartez. Postu kopurua mugatua izango da, eta ekoizlearen gertutasuna zein izena emateko hurrenkera lehenetsiko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide