Alokairu sozialeko hamasei etxebizitza eraikiko dituzte Zuian

Erredakzioa 2022ko ira. 13a, 20:00

Sarria norabideko bidegurutzean eraikiko dituzte etxebizitzak. / Argazkia: ZUIAKO UDALA

Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmen bati esker, alokairu sozialeko bost etxebizitza izatetik 21 izatera igaroko da Zuia. "Herritar gehienek, eta bereziki gazteek, modalitate hau dute beraien egoerarako egokiena", aldarrikatu du Udalak.

Joan den ostegunean, Zuiako Udaleko osoko bilkurak Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailarekin hitzarmen bat sinatzea onartu zuen, Sarria norabideko bidegurutzean, Murgiako udal lursail batean, alokairu sozialeko hamasei etxebizitza inguru eraikitzeko.

Gobernu taldeak —hitzarmena soilik EH Bilduren aldeko botoekin atera da aurrera— berri "oso garrantzitsutzat" jo du hitzarmena sinatu izana: "Lehen urratsa da udalerrian hain beharrezkoak diren alokairuko etxebizitzen eskaintza handitzeko; izan ere, gaur egun bost etxebizitza baino ez ditu alokairu sozialeko erregimenean".

"Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuak ezagutzera eman dituen datuen arabera, herritar gehienek, eta bereziki gazteek, modalitate hau dute beraien egoerarako egokiena", azpimarratu du udal gobernuak. Etxebizitza tasatua jabetzan eraikitzearen alde oposizioak egindako kontra-proposamena alboratu du EH Bilduk, legeak hori garatzeko diru guztia pribatua izatea exijitzen duela eta alokairuaren formula "diru publikoa garapenerako erabiltzea ahalbidetzen duen bakarra" dela argudiatuz.

Erlazionatuak

"Ikastetxe berria izango dugu"

Juanma Gallego 2022 mai 21 Gorbeialdea   Zuia

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago