Giro paregabean ospatu dute Zigoitia Euskaraz Eguna

Erredakzioa 2022ko ira. 12a, 11:00

Zigoitia Euskaraz Egunarekin batera, euskal jaia itzuli da Mairuelegorretako haitzulora, Ane Gebara, Bidelapurrak, txalapartari, bertsolari eta dantzarien eskutik. Lehen aldiz Muruako harrobietan egin dituzte bazkaria eta erromeria.

Igande honetan Zigoitia Euskaraz Eguna ospatu dute. Egitaraua 11:00etan hasi da, Mairuelegorretako haitzuloko euskal jai irrikatuarekin. Bertan aritu dira Zigoitiko txalapartariak, Irati Anda eta Ekaitz Samaniego bertsolariak, Bidelapurrak taldea, Ane Gebara ipuin kontalaria eta Oketa Alai dantza taldea. Gainera, Ezpatadantzarekin borobildu dute ikuskizuna, Jare Dantza Taldearen eskutik.

Ondoren, jaialdia Muruako harrobietara mugitu da, bertan izan baitira aurten herri bazkaria eta erromeria. Bazkalostean, Larrain Dantzaren ikuskizuna (Jare taldeko dultzaineroekin), Bitxiloreak eta Soilik taldeen kontzertuak, eta Joxe Mendizabalekin erromeria izan dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago