Lagun bat hil da Legution izandako auto istripuan

Erredakzioa 2022ko irailaren 2a

Bi autok istripua izan dute N-240 errepidean. / Arabako Suhiltzaileak

Gaueko hamarrak aldera izan da ezbeharra; gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza.

Segurtasun sailak jakitera eman duenez, gaueko hamarrak pasata, bi autok istripua izan dute N-240 errepidean, Legutio parean. Hainbat pertsona ibilgailuetan harrapatuta geratu dira eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte; horietako bat tokian bertan hil da eta beste bi zauritu egin dira, eta ospitalera eraman dituzte.

Istripuaren ondorioz, erreskateak iraun bitartean, errepidea itxita geratu da zirkulazioaren bi noranzkoetan. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago