Iazko arrakastaren ondoren, Naturaren sekretuaren edizio berri bat estreinatuko dute aurten ere, irailaren 1etik 11ra bitartean, Gorbeiako parke naturalean Panta Rhei antzerki konpainiaren eskutik.
Diziplina ugaritako artistak biltzen dituen obra honek, iazkoan ikusitakoaz gain, kolaboratzaile berriak bildu ditu proiektura. Dantza, antzerkia, kantua, musika edo arte plastikoak uztartzen dituen ikuskizuna da, harrera ezin hobea izan zuen iazko edizioan eta aurten ere berdina izatea espero dute antolatzaileek.
Ordu eta erdiko iraupena duen saio hau ikusteko, mendian ibiltzeko moduko jantzi eta oinetakoak eramatea gomendatzen dute. Gainera, ikusle kopuru mugatua izanik, aldez aurretik sarrerak erosteko aukera dago.