17 urteko gazte bat hil da Sarriako putzu batean itota

Erredakzioa 2022ko uzt. 8a, 11:30
Sarriako putzu bat. / ALEA

Urduñako adingabeen zentroko 17 urteko gazte bat hil zen atzo Sarriako putzu batean. Bainatzeko salto egin zuen, baina suhiltzaileek atera behar izan zuten, itota eta ia pultsurik gabe.

17:30ak aldera gertatu zen ezbeharra. 17 urteko gazteak Sarria herriko Zaldibartxo putzuetara salto egin zuen bainatzeko, Baia ibaian, Gorbeiako Parke Naturalean. Urduñako adingabeen zentroko beste kide batzuekin zegoen, txango batean.

Uretatik ateratzen ez zela ikusita, kideek abisua eman zioten SOS Deiak larrialdi zerbitzuari, eta Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu ziren. Iritsi zirenerako, suhiltzaileek itota eta ia pultsurik gabe atera zuten gaztea. Bertaratutako osasun langileek heriotza baieztatu baino ezin izan zuten egin, pultsurik gabe baitzegoen.

Oraingoz, heriotzaren nondik norakoak ikertzen ari dira, baina, "itxura guztien arabera", itota hil zen gaztea. Nolanahi ere, autopsiak baieztatu beharko du heriotzaren arrazoia.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide