Gidari batek txirrindulari bat harrapatu eta alkohol zein drogetan positibo eman du

Erredakzioa 2022ko eka. 27a, 10:30
Bide segurtasunaren aurkako hiru delitu egotzi dizkiote gidariari. / Argazkia: ERTZAINTZA

Furgoneta batek txirrindulari batekin istripua izan eta ihes egin du Legution. Ertzaintzak handik gutxira Amurrion aurkitu egin du gizona, eta alkoholean eta drogetan positibo eman du. Gainera, gidabaimena iraungita eta IATren epea beteta zituen.

Igande honetako 10:45ak aldera, Legutioko N-240 errepidean, Gasteizko noranzkoan, furgoneta batek txirrindulari bat harrapatu eta ihes egin du. Handik gutxira, herritarren laguntzari esker, Ertzaintzako agenteek ibilgailua identifikatu eta gidaria topatu dute Amurrion.

Gainera, 30 urteko gizonak positibo eman du alkoholean eta drogetan (anfetaminetan, metanfetaminetan eta opiazeoetan), gidabaimena iraungita zuen eta IATren epea beteta zuen. Ondorioz, bide segurtasunaren aurkako hiru deliturengatik ikertzen ari dira.

Ertzaintzaren patruilez gain, osasun zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira, txirrindularia artatzeko. Arriskuz kanpo zegoen arren, klabikulan min handia eta makadura ugari zituen; hortaz, anbulantzian eraman behar izan dute Txagorritxu ospitalera, klabikula hautsita izan zezakeelakoan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide