'Urkabustaiz, mendiaz bestalde' liburua argitaratu dute

Erredakzioa 2022ko mai. 23a, 13:15
'Urkabustaiz. Mendiaz bestalde' liburuaren aurkezpena. / AFA

Isabel Montes Amurizaren Urkabustaiz. Mendiaz bestalde liburuak Urkabustaizko haranaren laburpen historiko irudiztatu bat biltzen du.

Urkabustaiz. Allende el Monte izeneko liburua (euskaraz, Urkabustaiz. Mendiaz bestalde) aurkeztu du Isabel Montes Amurizak, Ana del Val Kultura diputatuarekin eta Xabier Alvarez de Araia Urkabustaizko alkatearekin batera. Izan ere, Montesek Udalaren laguntzarekin sortu du lana, eta Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak argitaratu du.

Dibulgazio helburuarekin, laburpen historiko irudiztatu bat biltzen du 432 orrialdeko liburuak, Urkabustaizko harana eta haren lurralde natural zein historikoa —Urduña, Amurrio eta Gorbeia inguruak— Araban eta Euskal Herrian izan dena aintzat hartuz. Kontakizuna hainbat alditako gertaera nazional edo nazioartekoekin osatzen da.

Liburua laster aurkeztuko dute Ignacio Aldekoa Kultura Etxean, eta Arabako liburu denda zein liburutegi publikoetan topatu ahal izango da, baita mugakide diren beste leku batzuetan ere. Salmenta prezioa 20 eurokoa da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide