Langile bat hil da Etxabarri Ibiñako Pepsico enpresan

Erredakzioa 2022ko mai. 11a, 18:51
Etxabarri Ibiñako plantan izan da ezbeharra, Etxabarri Ibiñan. PEPSICO

Pepsico konpainiako enpresa batzordeak datozen orduetan antolatuko dituen mobilizazioetan parte hartzera deitu du LAB sindikatuak.

Langile bat hil da Etxabarri Ibiñako Pepsico enpresan, bihotzekoak jota. Hala salatu du LAB sindikatuak ohar batean. Sindikatuaren arabera, behargina bere lanpostuan zegoen, bihotzekoak jo dion unean. Sindikatuak salatu duenez, aurten dagoeneko 26 langile hil dira Euskal Herrian lan istripuetan, horietako zazpi ezbehar ez traumatikoan.

"Lan karga altuak eta erritmo gogorrak salatzen dituzte bertako langileek. Ez da harritzekoa, hortaz, laneko arrisku faktoreak medio, arazo kardiobaskularrak areagotzea eta bizi kalitatean eragina izatea", esan du sindikatuak.

Administrazioei, lan istripuen eta lanbide gaixotasunen gaitzari aurre egiteko "berehalako neurriak, benetako kontrola eta politika zehatzak" eskatu dizkio LABek. "Zer paper ari da jokatzen Eusko Jaurlaritza? Lan osasun arloan ia eskumen guztiak izanik, egokitu al du Osalan eta ikuskaritzaren lana, gero eta pisu handiagoa duen arrisku faktore honetara?" galdetu du sindikatuak. "Urkullu jauna patronalaren eskutik absentismoaren aurka ateratzen ikusi dugu berriki, noiz aterako da laneko erailketen aurka".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide