Lorabarri astea egingo dute, maiatzaren 4tik 14ra bitartean

Erredakzioa 2022ko api. 29a, 16:30
Lorabarri azoka egingo dute maiatzaren 14an. GOIENA

Kontsumo ohituren inguruan hausnartzeko asteak ekitaldi ugari bilduko ditu Aramaion.

Kontsumo gaien eta ohituren inguruan gehiago sakontzeko asmoz, indarberrituta dator Lorabarri Astea. Maiatzaren 4tik 14ra bitartean egingo dute. Datorren asteazkenean hasiko dute astea, Adrian Almazan Fisikan lizentziatuak eta filosofian doktoreak krisi energetikoari buruz egingo duen hitzaldiarekin. Araba Bizirik! plataformak antolatu duen hitzaldi zikloaren barruan egingo du solasaldia Almazanek.

Elikadura oinarri duen baina beste esparru batzuetara ere zabalik dagoen ekimena da Lorabarri. "Kontsumoaz ari garenean, ez dugu elikaduraz bakarrik berba egiten. Energia ere kontsumitzen dugu, eta baliabide naturalak dira. Beste eremu horietan ere burujabe izateko baliabideak eman nahi ditugu", azaldu du Lorabarri Asteko antolatzaile Irati Mujikak. Azken finean, kontsumo ohituren inguruan hausnartzeko astea izaten da Lorabarri.

Honako egitaraua prestatu dute:

  • Maiatzak 4. 18:30ean, hitzaldia Sastiñan: Crisis energetica (y de materiales) y falsas soluciones. Adrian Almazan.
  • Maiatzak 7. 11:00etan, auzolana: Andramariko eskailerak txukundu.
  • Maiatzak 7. 20:00etan, dokumentala, kultura etxean: Peregrino modernoen oporrak. Aimar Uribesalgo.
  • Maiatzak 8. 10:30ean, Basalandare jangarriak ezagutu eta bildu; 13.30ean, kozinatu eta dastatu Azkoagan. Clara Gutierrez.
  • Maiatzak 10. 18:30ean, hitzaldia Sastiñan: Sistema elektrikoaren oinarriak eta gure etxeko faktura. Nola ulertu? zer egin dezakegu? Jon Toña eta Iraia Jauregi.
  • Maiatzak 11. 17:30ean, tailerra jubilatuen elkartean: Lixiba garbigarri likidoa eta ontzi garbigailurako pastilla. Izpiliku kosmetika naturaleko kideekin.
  • Maiatzak 12. 18:30ean, tailerra Sastiñan: Hazien landaketa, nola aukeratu landare egokienak haziak lortzeko. Marc Badal.
  • Maiatzak 13. 18:00etan, plazan karpa muntaketa; 19:00etan, ekonomatoan produktu dastaketa.
  • Maiatzak 14. Lorabarri Azoka eta Salaberriko agestoire bisita.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide