2022/05/07 20:00 - 21:00

ANTZERKIA

'Trapu zikinak'

'Trapu zikinak'
Udaletxea, Gorbeialdea Zuia

Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren antzerki emanaldia da, Lore-More taldearen eskutik. "Trapu zikinak etxean garbitzen dira" esaerari buelta ematen dio, intimitatearen ideia begi berriz aztertuz. Antzerki taldetik hainbat egoera aurkezten dizkigute: Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak? Eta indarkeriarenak? Zeri esaten diogu "zikin"? Zertaz hitz egin daiteke? Zer hitzekin? Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Sarrera dohainik da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago