Padura Baratza Gopegin dagoen ortu familiar agro-ekologikoa da, Gasteizetik 15 kilometrotara. 2011. urtean sortu zenetik, barazkiak, frutak, lekaleak, etab. ekoizteaz gain, gai agro-ekologikoekin erlazionaturiko edukien hedapenean ere jarduten gara. Bio-aniztasuna, garaiko produktuak, elikadura-subiranotasuna, salmenta zuzena, etab. Paduraren ezaugarri diren kontzeptuak dira. Bisitan zatoztenean informazio gehiago jaso dezakezue. Bisitak euskaraz, erdaraz, ingelesez zein alemanez izan daitezke, nahiago duzun bezala. Informazio gehiago: https://labur.eus/31N7Q
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.