Maiatzaren 20tik 22ra bitartean, gospel doinuek beteko dute Zuia. Gospel Camp nazioarteko topaketa egingo dute udalerriko zenbait txokotan, nazioartean ezagunak diren artisten eskutik: Colin Vassell, Didier Likeng eta Ramon Escale. Gainera, gospelarekin gozatu nahi dutenentzat ere kontzertu irekiak izango dira.
Topaketan izena ematen duten lagunek tailerrak, masterclass-ak eta inprobisazio jarduerak izango dituzte irakasleen eskutik. Maiatzaren 20an egingo zaie ongi etorria parte hartuko dutenei Zuiako udaletxean, 20:00etan, eta egitarau zabala izango dute 21 eta 22an. Interesa dutenek esteka honen bidez eman behar dute izena.
Egitaraua
Maiatzak 20
- 18:00 Akreditazioak
- 20:00 Ongi etorria. Zuiako udaletxean.
Maiatzak 21
- 09:30 Akreditazioak
- 10:30 Tailerra Colin Vasellekin
- 12:30 Tailerra Didier Likengekin.
- 14:00 Bazkaria
- 16:00 Tailerra Ramon Escalerekin.
- 18:00 Beste jarduera batzuk.
- 20:00 Kontzertua. Goizargi + Colin Vassel + Didier Likeng. Murgiako San Migel elizan.
Maiatzak 22
- 10:15 In-House Concert.
- 14:00 Bazkaria
- 16:00 Talde inprobisazioa.
- 17:00 Soundcheck.
- 18:30 Kontzertua. Izar Gopsel Unity + Zuia Gospel Choir + Colin Vassell +Didier Likeng. Oroko Santutegian.