Legution zentral eoliko bat jartzeko proiektua izapidetzen hasi dira

Erredakzioa 2022ko ots. 25a, 13:45

Argazkia: PIXABAY

Beste proiektu eoliko bat Araban: Plauri Energy enpresak Legutio udalerriko lurretan zentral eoliko bat eraikitzeko administrazio-izapideak abiatu ditu. Bost aerosorgailu eta 22,5 MW-ko potentzia gordin izango lituzke instalazioak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak ostiral honetan argitaratu duenez, martxan daude Legutio udalerrian Kastillo Parke Eolikoa eraikitzeko jendaurreko informazioaren izapideak.

Planteatutako kokapen zehatza Mekoleta eta Ubide arteko lursail batean dago, Motxotegi mendiaren parean.

Aurrera eginez gero, proiektu honek bost aerosorgailuz eta 22,5 MW-eko potentzia gordinez hornitutako zentral eoliko bat eraikitzea ekar lezake.

Plauri Energy S.L.U. enpresa da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari baimena eskatu diona. Horrela, bada, proiektua jendaurrean jarriko da orain, hogei egunez, baimena eman aurreko urrats gisa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago