Lau izenen lehen letrarekin osatutako trikiti, pandero eta lau ahotsen taldea da Amak: Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja eta Kristina Solano (M-n Ezten). Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta ikuskizuna bitxia eskainiko digute hamaika bariazio edo konbinazioarekin. Kantu propioak, beraien ibilbideko abestien bertsioak eta klasiko batzuen moldaketak eskainiz, proposamen atsegin eta dotorea dakarte, bai horixe! Sarrerak: https://entradium.com/events/kontzertua-concierto-amak
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.