Martxan da Txintxularra, Zuiako aisialdi talde berria

Erredakzioa 2022ko ots. 14a, 12:45

Gazte talde batek Txintxularra aisialdi talde berria sortu du Zuian. Otsailaren 21ean aurkeztuko dute, 18:00etan Murgiako txokoan, eta bideo bat plazaratu dute beren burua aurkezteko.

"Herritik eta herriarentzat sortuko den aisialdia nahi dugu", azaldu dute Txintxularra aisialdi taldeko kideek, beren burua aurkezteko zabaldutako bideoan. "Euskara gure ahoetara eramango duena. Naturarekin harremanetan eta inguruaren ezagutza sustatuz, harreman parekideak eraikiz. Eta jolasaren bidez komunitatea sortuko duena", diote udalerriko hainbat tokitan ageri diren pertsona ezberdinek.

Taldearen aurkezpena otsailaren 21ean izango da, 18:00etan Murgiako txokoan. "Zeintzuk dira zuen beharrak? Zer da Txintxularra? Etorri elkar ezagutzera", azaldu dute aurkezpenaren kartelean. Bilerara haurrekin joateko aukera eta jolas txokoa egongo direla azaldu dute, baita euskaraz edo gaztelaniaz parte hartzeko aukera ere.

Bideoan ikus daitekeenez, gutxienez hamasei gazte daude dagoeneko aisialdi taldean parte hartzen. Hurrengo asteleheneko bilera irekiaz gain, txintxularraaisialditaldea@gmail.com helbide elektronikoa ere jarri dute martxan, taldekideekin harremanetan jarri ahal izateko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide