Arabako basozainek bi butroi aurkitu eta kendu dituzte Urrunagako urtegian, Elosu inguruan. Sare handi hauek errekan arrantzan egiteko tramankuluak dira, harrapaketa masiboak edo espezie handiak hartzeko asmoarekin, eta legez kanpokoak dira.
Gainera, sare hauetan harrapatutako bi barbo –Luciobarbus graellsii– handi askatu dituzte.