Euskaraldirik ez da aurten egongo (2022ko udazkenean izango da hurrengo edizioa), baina, horren ordez, ekimen interesgarri bat izango dugu datozen egunetan. Horixe da Euskal Herriko hainbat udalerri eta gunetan egingo den HAURREN AURREAN, HELDUOK HELDU ekimena.
Gorbeialdeko Kuadrillan, ekimena ikusgarriago egiteko eta hizkuntza-praktiken aldaketetarako aukera gehiago eskaintzeko, egitarau zabala antolatu dute bertako euskara zerbitzuek, elkarlanean.
3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako lantegia. Familan jolasteko egitasmo aproposa. Ekimen honen helburua atera berri diren eta euskarazkoak diren jostailuak erosi edo eskatu aurretik, nolakoak diren, nola jolasten den eeta gustuku dugun edo ez jakitea da. Izena eman: lanetajolas@gmail.com
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.