2021/11/27 19:00 - 20:00

DANTZA IKUSKIZUNA

[KONTATZEN DUTEN EMAKUMEAK] 'Gorpuztu', Doos kolektiboa

[KONTATZEN DUTEN EMAKUMEAK] 'Gorpuztu', Doos kolektiboa
Zigoitia aretoa, Gorbeialdea Zigoitia

Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uztartzen dituen ikuskizuna da. Oreka bilatzeko, lasaitasunean egoteko borroka da; zarata, zama eta erruen aurkako, eta piztia lasai dagoen tokia bilatzeko borroka.Erlijio jakin batzuen une zehatz batzuetan egiten den gorputzaren erabileraren gaineko ikerkuntzatik dator. Gorputza zati banatan separatuz, eta otoi egitean sortzen den mugimendu ekintza aztertuz, erlijio ezberdinetan agertzen diren kontzeptuak jorratzen dira, hala nola, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa…hemendik jaiotzen da Gorpuztu. Sarrerak eta kontaktua: 945 464 400 (Zigoitiko Kultur Etxean)

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago