Txirritola Euskara Elkartea, Eskolako guraso elkartea eta Lagun Artean dantza taldea ibili dira antolaketa lanetan. Egitaraua hauxe da: 17:00etan, mozorro festa egingo dute Kultura Etxean; 18:00etan, kaleak apainduko dituzte kalabaza eta kriseiluekin; 18:30ean, ipuin kontalariak. Arabazan kontalarien elkartetik, Aramaion izango dira: Aitor Vinagret, 'Otsoen mokaduak' eta Ane Arruagaeta, 'Izarretan idatzia'.
19:30ean, kalejira eta Sorgin Dantza, plazan.
Oharrak:
19:30-20:00 tartean: Nardeaga eta plazako argiak itzaliko dira, kalejira eta dantzak irauten duen bitartean.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.