Sagar artean dabiltza Aramaion

Erredakzioa 2021ko urr. 21a, 15:30

Sagardoa egiteko prozesuaren hasiera. PHOT.OK

Asteak daramatzate aurtengo uzta jasotzen eta sagardoa egiten.

Naturak berezko erritmoak ditu, eta horietara egokitu beharra dago ezinbestean, haren fruituak gozatzeko aukera baliatu nahi izanez gero. Horregatik, udazkenarekin batera, sagarrak biltzeko unea iristen da, eta horretan jardun dute asteotan Aramaioko Iturrieta sagardotegian. Gutxienez bizpahiru milurtekoz gizakia gai izan da sagarren zukuarekin ardoak egiteko, eta, funtsean, prozesua ez da horrenbeste aldatu mende horietan guztietan. Sagardoa egiteko osagai bakarra behar den arren, sagardo ona egiteko bigarren bat ezinbestekoa da: maitasuna.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago