Zuku eta sagardoa egiteko txandak eskatu daitezke Aramaion

Erredakzioa 2021eko irailaren 10a

Mendixolako zentroa erabili ahalko da aurten ere.

Aramaioko Sagardogileen Elkarteak irailaren 15ean irekiko du aurtengo denboraldia.

Aramaioko Sagardogileen Elkarteak asteazkenean, hilak 15, emango dio hasiera denboraldiari, zuku eta sagardoa egin nahi dutenen artean txandak emanez. Horrela, aurreko urteotan bezala txanda hartu beharko da aldez aurretik eta Mendixolako zentroa erabiltzeko aukera emango da. Honako telefono zenbakian eskatu beharko da txanda: 631 17 02 64.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago