Argazki lehiaketa antolatu du Gorbeialdeak

Erredakzioa 2021ko abu. 31a, 12:51
Gorbeialdeko irudiak aurkeztu ahalko dira. ALEA

Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia udalerrietan hartutako argazkiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara.

Urtero bezala, Gorbeialdeko Kuadrillak argazki lehiaketa antolatu du. Aurten, urriaren 14a izango da argazkiak emateko azken eguna. Orain Gorbeialdea, inoiz baino gehiago aukeratu dute lelotzat. 

Kuadrilla osoan hartutako irudiak aurkeztu ahalko dira, ia-ia edozein gai baliagarria izango delarik: "Ingurumen naturala, soziala eta artistikoa, eraikinak, ohiturak, ekitaldi kulturalak, azokak eta jaiak, pertsonak, bisita gidatuak, esperientziak, gastronomia, eskualdeko jarduera ekonomikoarekin lotutako argazkiak...". Zehaztu dute, ordea, enpresen izenik ezin izango dela agertu. 

Kuadrillako saltoki edo establezimendutan gastatzeko txartelak izango dira sariak. Orotara hamahiru sari emango dituzte: lehiaketaren argazki irabazlea eta bi argazki udalerri bakoitzeko. Lehen saridunak 150 euroko txartela irabaziko du, eta udalerriko argazkien sariei dagokienez, hurrenez hurren, lehen eta bigarren saridunek 100 eta 75 euroko txartela irabaziko dute. Lehiakide bakoitzak gehienez bi sari eskuratu ahal izango dituela aurreratu dute. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide