Motor gidari bat hil da N-622 errepidean, Zuian

Erredakzioa 2021ko abu. 2a, 09:55
Ertzaintzako patruila bat, artiboko irudi batean. SEGURTASUN SAILA

Galtzadatik irten da gidaria, igandean, 21:00 inguruan, argitzeko dauden arrazoiak direla eta. Istripuaren ondorioz, bi kilometroko auto ilarak sortu dira.

Motor gidari bat hil da igande gauean N-622 errepidean, Zuian, gidatzen ari zela jazotako istripu baten ondorioz. Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak direla eta, motor gidaria errepidetik atera da gaueko bederatzietan, eta ezkerreko erreian geratu da. Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantziak istripuaren lekura bertaratu diren arren, biktimaren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. 

Segurtasun Sailak iragarri duenez, istripuaren ondorioz hamar minutuz errepidea erabat moztu behar izan dute, eta ondoren, behin-behinean, eskumako erreia ireki dute, trafiko pilaketak arindu nahian. Halere, 22:00etan bi kilometroko ilarak sortu dira errepidean, Bilborako noranzkoan. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide