Babestutako edukia

Azoka Ekologikoa larunbatean Zigoitian

Zigoitiako Udala 2021eko uztailaren 30a

Larunbat honetan, uztailaren 31an, elikagai ekologikoen azoka egongo da Zigoitian. Udako Azoka Ekologikoen barruan Bionekazaritzak eta Zigoitiko Udalak antolatutzen dute azoka.

Hainbat elikagai ekologiko egongo dira eskuragai: baserriko arrautzak eta artisautza (Monterrebollo), okintzako produktuak (Mendialdeko Ogia Koop. Elk. Txikia), marmeladak (Beltzitina S.C), barazkiak (Sagarmina, Lorezti, Muriel, Padura Baratza, Lurra, Guraize-papera), kosmetika (Lamia Biocosmética), eztia eta erlezaintza (Lan Eztia) eta gaztak (Behieko Gaztak eta Amatxo Gaztandegia).

Data: 2021-07-31 | Ordua: 12:00 | Lekua: Artzegi tabernaren aurrean

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago