Gorbeialdeak bat egin du 'Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat' egitasmoarekin

Erredakzioa 2021ko uzt. 30a, 11:08

Legutio, Maurga, Murgia eta Altuben ekintzak egin dira.

Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat Vital Fundazioa, Arabako Foru Aldundia eta Murgiako BHI gidari dituen egitasmoa da, ekosistemaren biodibertsitatearen aldeko kultura sortzeko eta Arabako herrietan baliabide naturalak modu parte-hartzailean kudeatzeko.

Proiektuaren lehenengo esperientzia pilotuan ekintzak egin dira Legution, Maurgan, Murgian eta Altuben, eta 261 pertsonak hartu dute parte zuzenean. Gainera, Iruña Okako udalerriarekin harremanetan egon dira etorkizuneko ekintzetarako.

Jarduerak irailetik abendura bitartean itzuliko dira berriro, eta 2022an esperientzia beste kuadrilla batzuetara zabaltzea da asmoa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide