Galdutako mendizale bat erreskatatu dute Gorbeiako mendigunean

Erredakzioa 2021eko uztailaren 19a

Igande honetan, Larrialdi Zerbitzuek galdutako mendizale bat erreskatatu dute Gorbeiako mendiguneko Arabako isurialdean, Bañadero tontorretik gertu.

SOS Deiak 112 zerbitzuan jasotako dei bati erantzuteko, igandeko 14:00ak baino pixka bat lehenago, Larrialdi Zerbitzuak Gorbeia mendiraino joan behar izan dira, Arabako isurialdean galdu den mendizale bati laguntzeko eta erreskatatzeko, Bañadero tontorretik gertu. 36 urteko mendizalea bertako baso batean noraezean eta galduta ibili da hainbat orduz.

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko (UVR) helikoptero bat bertara sartu da, eta osasun egoera onean aurkitu du noraezean zegoen mendizalea. Erreskatatu egin dute eta, zorionez, ez zuen osasun laguntzarik behar.

Bideoa: ERTZAINTZA

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago