Herria loratu dute aramaioarrek

Erredakzioa 2021ko uzt. 14a, 14:03
Edurne Kortabarriak eskuratu du 'Etxe atariak' kategoriako saria. ARAMAIOKO UDALA.

Aramaio loratzen lehiaketako sariak banatu ditu udalak. Estetika hobetzeaz gain, herritarren eta herri ingurunearen arteko erlazioa hobetu nahi izan dute. 

Herriko atariak, balkoiak eta leihoak zaindu eta apaintzeko ohiturari balioa eman nahi izan dio Aramaioko Udalak Aramaio loratzen izeneko ekimenarekin. Hitzaldi batean abiatuta, lehiaketa antolatu dute herrian, leihoak, balkoiak eta etxe atariak dotore janzteko. Maiatzean eta ekainean egindako lanaren emaitzak ikusgai daude orain, eta lanik hoberenak saritzeko ordua iritsi da.

Leiho eta balkoien kategorian Pilar Irasuegi izan da garailea. Etxe atariei dagokien kategorian, berriz, Edurne Kortabarria saritu dute. Biek ala biek 200 euroko saria irabazi dute.

Horrez gain, udalak parte hartzaile guztien ahalegina saritu nahi izan du, eta, horretarako, 50 euroko beste sari bat zozkatu du lehiaketara aurkeztu direnen artean. Ruben Arriolabengoa auzokideari egokitu zaio zortea.

Orotara, udalerriko bederatzi lagunek parte hartu dute lehiaketan. Jasotako emaitzekin pozik daude antolatzaileek eta, dena ondo bidean, datorren urtean esperientzia errepikatzeko asmoa dute. "Kalitate handiko leiho, balkoi eta etxe-atariak" ikusi direla nabarmendu du udalak, ohar batean.

Jakoba Errekondoren hitzaldi batekin eman zioten hasiera ekimenari. Maiatzaren amaieran emandako hitzaldi horretan etxeko balkoiak, terrazak eta atariak zaintzeko aholkuak eman zituen Errekondok. Ezagutza hori oinarrian, auzokideek apainketa lanak hobeto egin ahal izan dituzte.

Pilar Irasuegi nagusitu da 'Leiho eta balkoiak' kategorian

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide