Zuiako Udalak Sarriako zabuetan eta herriko iragarki-taulan agertu diren pintada homofoboak gaitzetsi ditu. Zuian eraso LGTBI+fobikoak ez dituztela onartzen gogoratu du Udalak bere webgunean eta sare sozialetan; eta nabarmendu dute herri libre bat eraiki nahi dutela, "zeinetan norberak nahi duena maitatzeko eta izateko aukera duen".