'Geocaching' ibilbidea prestatu dute Murgian

Erredakzioa 2021ko uzt. 7a, 06:44

Murgian zehar "altxorra" bilatu beharko dute. ALEA

GPS gailu baten laguntzarekin "altxor" bat aurkitzeko ibilbidea prestatu du Zuiako euskara lan-taldeak. 

Geocaching gisako jolasa prestatu dute Murgian. Udalak ohar batean jakinarazi duenez, ibilbidea 60 bat minututan egin daiteke. Horretarako, sakelako telefonoan app bat deskargatu beharra dago, eta, bertan jasotako pistei heldu behar zaie,  

Etapa guztiak birtualak dira, azkena izan ezik. Zenbait pista jarraituta, koordenadak aurkitu behar dira. Geldialdi bakoitzean, hitz baten inguruko azalpen txikia jasoko da sakelako telefonoan, hurrengora iritsi ahal izateko.  

Azken pista argituta, "altxorra" aurkituko dute bilatzaileek. Nahi izanez gero, txanpon oroigarri bat jaso ahalko dute ere. Horretarako, udaletxera jo beharko dute, uztailaren 12tik aurrera, goizeko ordutegian. Edozein zalantza argitzeko, euskara@gorbeialdea.eus helbidera jotzea gomendatu dute.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago